EUSKAL SELEKZIOAK
Euskadi eta Kantabriako Selekzioen Eskubaloi Topaketa Berangon
Azaroaren 23an, igandea, Berangoko Kiroldegia eskubaloiaren topagune izango da. Euskal Eskubaloi Federazioak eta Berango Eskubaloi Taldeak antolatutako jardunaldi berezi honetan, Euskadiko eta Kantabriako emakumezkoen selekzioek elkar neurtuko dute hiru kategoriatan: Infantil, Kadete eta Jubenil.
Goizeko 10:00etan hasiko da jardunaldia, eta eskualdeko gazteek beren gaitasun teknikoak, talde-lana eta kirolarekiko grina erakutsiko dituzte. Baina jardunaldi hau ez da soilik lehiaketa bat: lurralde arteko harremanak sendotzeko, esperientziak partekatzeko eta CESA2025 prestatzeko aukera paregabea.
Ortutegiak
- 🕙 Infantil neskak – 10:00
- 🕚 Cadete neskak – 11:15
- 🕧 Juvenil neskak – 12:45