Jarduera fisikoaren eta kirolaren profesionalen euskal erregistroa

Jarduera fisikoaren eta kirolaren profesionalen euskal erregistroa

Eusko Jaurlaritzak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Euskadiko Erregistroa jarri du abian, Kiroleko Lanbideetan Sartzeari eta Jarduteari buruzko ekainaren 30eko 8/2022 Legea betez.

Erregistro horren helburua da kirol-jardueraren segurtasuna eta kalitatea bermatzea, eta ziurtatzea kirol-arloan eginkizun profesionalak betetzen dituzten pertsona guztiek prestakuntza eta egiaztapen egokiak dituztela.

Nortzuk inskribatu behar dira?

Erregistroan inskribatuta egon beharko dute kirol-arloan lan egiten duten pertsona guztiek, besteak beste:

  • Entrenatzaileak, Eskola Kirolakoak zein Federatuak.
  • Jarduera fisikoko monitoreak.
  • Kirol-zuzendariak.
  • Gorputz-hezkuntzako irakasleak.
  • Erantzukizun teknikoa edo prestakuntzakoa duten zereginak egiten dituzten boluntarioak edo laguntzaileak.

Izena emateko epea

  • Izena emateko epea 2026ko urtarrilaren 1a da.
  • Egun horretatik aurrera, nahitaezkoa izango da Erregistroan agertzea, 8/2022 Legearen arabera lanbide-jarduera gauzatu ahal izateko.
  • Plataforma modu iraunkorrean egongo da irekita alta, baja edo aldaketetarako.

Nola egin inskripzioa

Prozesua erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiten da, eta adierazpen horrek identifikazio elektronikoa eskatzen du. Titulazio motaren arabera, plataforma zuzenean sartuko da erregistro akademikoetan edo beharrezko dokumentazioa igotzeko aukera emango du.

Informazioa eta laguntza eskuragarri

  • Izen-emateak eta kontsultak: zuzeneko sarbidea Kirol Eskolaren webgunean.
  • ADI laguntzaile birtuala: eskakizunei eta dokumentazioari buruzko zalantzak argitzen ditu.
  • F.A.Q.: 360 galdera eta erantzun baino gehiago online.
  • Informazio-hitzaldiak: 2022tik grabatutako aurkezpenen artxiboa.

Aurrez aurreko aurkezpenak:

  • Araba: urriak 14 – 18:00 – BI BAT aretoa (Vitoria-Gasteiz)
  • Bizkaia: urriaren 15ean – 18:00etan – Kiroletxea (Miribilla, Bilbao)
  • Gipuzkoa: urriaren 16an – 18:00etan – Kiroletxea (Donostia)

Eskubaloi federaturako garrantzia

Euskal Eskubaloi Federaziotik gogorarazten dugu federazio-lizentzia indarrean duten teknikari guztiek nahitaez eman behar dutela izena, eta komeni dela zuen taldeei eta entrenatzaileei izapide horren berri ematea.

 

Kit digital